jueves, 24 de mayo de 2012

DESBERDINTASUNAK ADITZAK BATUA-BIZKAIERA


  • NOR
  • (EB) aroa zen > aroa zan (B) (10.ler, 1.test)

  • NOR-NORK
  • (EB) somatzen dut > sumetan dot (B) (9.ler, 1.test)
  • (EB) gainean neuzkan > gainean neukozan (B) (14.ler, 1.test)
  • (EB) egiten duzu > egiten dozu (B) (13.ler, 4.test)
  • (EB) eskubidea daukala > eskubidea daukola (B) (23.ler, 4.test)
  • (EB) ez dut nahi > ez dot gura (B) (25.ler, 4.test)
  • (EB) izan dudala > izan dodala (B) (9.ler, 1.test)
  • (EB) entzungo ote dudan > entzungo ete dodan (B) (2.ler, 1.test)
  • (EB) jan ditudala > jan dodazala (B) (3.ler, 1.test)
  • (EB) hil dut > il dot (B) (4.ler, 1.test)
  • (EB) handia duk > andia dok (B) (5.ler, 1.test)
  • (EB) arnasten dudala > arnasatuten dodala (B) (9.ler, 1.test)
  • (EB) emateko nuen > emateko neukozan (B) (14.ler, 1.test)

  • NOR-NORI-NORK
  • (EB) aterako dizkidala > atarako eustazala (B) (16.ler, 1.test)
  • (EB) jotzen zizkidala > joten izan daustela (B) (16.ler, 1.test)
  • (EB) eman dizkiot > emon dautsodaz (B) (16.ler, 1.test)
  • (EB) ekarri didazu > ekarri daustazu (B) (7.ler, 4.test)
  • (EB) egingo nion > egingo neutsan (B) (9.ler, 4.test)
  • (EB) esaten digu > esaten dausku (B) (13.ler, 4.test)
  • (EB) irakasten dizuela > irakasten dautsuela (B) (16.ler, 4.test)

  • AHALERA
  • (EB) ezin daiteke > ezin leike (B) (7.ler, 1.test)

  • SUBJUNTIBOA
  • (EB) erderazkoa irakatsi diezaiola > erderazkoa irakatsi dagioela (B) (26.ler, 4.test)
  • (EB) ikas ezazu > ikasi egizu (B) (23.ler, 4.test)


- Aditz izenak osatzeko, aukera ugari daude:
TEN erabiltzea, -TZEN ordez:
  • (EB) elkar jotzen izan ditudala > alkar joten izan daustela (B) (16.ler, 1.test)
  • (EB) dangada bat jotzen > daungada bat joten (B) (41.ler, 3.test)

- ETAN: aspektu bukatugabea adierazteko, -TZEN erabili ordez, sarritan -ETAN erabiltzen da.
  • (EB) somatzen dut > sumetan dot (B) (10.ler, 1.test)
  • (EB) gertatu ziren > gertetan ziran (B) (38.ler, 3.test)
  • (EB) kantatzen duzu > kantetan dozu (B)


TUTEN: -TZEN erabili ordez, -TUTEN erabiltzen da.
  • (EB) arnasten dut > arnasatuten dot (B) (9.ler, 1.test)
  • (EB) alderatzen hasi zenean > alderatuten asi zenean (B) (14.ler, 3.test)
  • (EB) gizonagatik eskatzen > gizonakaitik eskatuten (47.ler, 3.test)
  • (EB) eskatzen duzu > eskatuten dozu (B) (59.ler, 3.test)
  • (EB) ezagutzean > ezagututean (B) (71.ler, 3.test)


- Pluralgilea -Z da (beste euskalkietako -IT, -ZKI edo -Z -ren ordez), eta aditzaren azkenean ageri ohi da.
  • (EB) dauzkagu > daukaguz (B)
  • (EB) ekarri dizkio > ekarri deutsoz (B)
  • (EB) ekarri dituzte > ekarri dabez (B)

- Iraganaldiko adizkiak, orainaldikoei -N erantsiz egiten dira.
  • (EB) tokatu zitzaidan > tokatu jatan (B) (1.ler, 2.test)
  • (EB) gustatzen zitzaidan > gustatzen jatan (B) (11.ler, 2.test)
  • (EB) alkilatu egin nuen > alkilatu egin neban (B) (23.ler, 2.test)
  • (EB) bururatu zitzaidan > bururatu jatan (B) (1.ler, 4.test)
  • (EB) utzi nionean > itxi neutsanean (B) (4.ler, 4.test)
  • (EB) kukua izango zen > kukua izango zan (B) (11.ler, 1.test)
  • (EB) ondo lotu gabe zeukan> ondo lotu barik eukan (B) (11.ler, 4.test)


- Iraganaldia adierazteko erabiltzen den -EN amaiera, -AN da euskalki honetan.

  • (EB) itxi zituen > itxi zituan (B) (5.ler, 3.test)
  • (EB) zatitu ziren > zatitu ziran (B) (7.ler, 3.test)
  • (EB) etxeratu zenean > etxeratu zanean (B) (1.ler, 4.test)
  • (EB) irten nintzen > urten nintzan (4.ler, 4.test)
  • (EB) bueltatu nintzenean > bigurtu nintzanean (4.ler, 4.test)
  • (EB) egingo nion > egingo neutsan (B) (8.ler, 4.test)
  • (EB) erantzun zuen > erantzun eustan (B) (8.ler, 4.test)
  • (EB) sartu zen > sartu zan (B) (1.ler, 3.test)
  • (EB) kukua izango zen > kukua izango zan (11.ler, 1.test)

- Iraganaldian, 3.pertsonaren hasierako Z- desagertu egiten da.
  • (EB) geldirik zeuden > geldirik egozan (B) (2.ler, 3.test)
  • (EB) jaso zuen > jaso ebazan (B) (4.ler, 3.test)
  • (EB) ekarri zuela > ekarri ebala (12.ler, 1.test)
  • (EB) aterako zizkidala > atarako eustazala (B) (16.ler, 1.test)
  • (EB) zabalik zegoen > zabalik egozan (B) (5.ler, 3.test)
  • (EB) aizto luzea zuela > aizto luzea ebala (B) (12.ler, 1.test)

- Bizkaiera da salbuespena, EZAN aditz laguntzailearen ordez, EGIN erabiltzen baitu.
  • (EB) ezin daiteke > ezin leike (B) (7.ler, 1.test)
  • (EB) ekar iezadazu > ekarri egistazu (B) (3.ler, 4.test)
  • (EB) dezagun > da(g)igun (B)
  • (EB) ezazu > e(g)izu (B)

- NOR-NORI sailean, J- tankerako ebakerak daude, beste hizkeretako Z- ebakeraren lekuan.
  • (EB) tokatu zitzaidan > tokatu jatan (B) (1.ler, 2.test)
  • (EB) gustatzen zitzaidan > gustaten jatan (B) (11.ler, 2.test)
  • (EB) bururatu zitzaidan < bururatu jakan (B) (1.ler, 4.test)
  • (EB) gustatu zaigu> gustau jaku (B)

- Pluraleko 2. zein 3.pertsonek ez dute -TE hartzen baizik eta -E.
  • (EB) etorri zarete > etorri zarie (B)
  • (EB) ekarri dute > ekarri dabe (B)


- NAZ, AZ, ZARIE eta antzeko aditz-formak ere ezaugarri nabarmenak dira.
  • (EB) joan naiz> joan naz (B) (1.ler, 1.test)
  • (EB) eseri naiz > jezarri naiz (B) (6.ler, 1.test)

- Mugimenduzko aditzekin, norabidea edo helburua adierazten dutenean, -TEN erabiltzen da, -TERA orokorraren ordez.
  • (EB) hitz egitera nator > berba eitten nator (B)
  • (EB) sarri joaten ginen idia batzera > sarri yoaten gintzesan idie batzen (B)

- Aditz trinkoa galdegai denean, partizipioa eransten zaio aurretik.
  • (EB) nabil > ibilli nabillala (B) (3.ler, 1.test)
  • (EB) eduki dugu > eduki egiten dogu (B) (18.ler, 2.test)
  • (EB) joan da ala dator? > juen doie ala etorri dator ? (B)

- "EDUN" -eko iraganekoetan, -EU > -EB aldatzen da.
  • (EB) aurkitu nuen > aurkitu neban (B) (6.ler, 4.test)
  • (EB) hark zuen > hak eban (B)
  • (EB) haiek zuten > hak eben (B)
  • (EB) alkilatu egin nuen > alkilatu egin neban (B) (22.ler, 2.test)

No hay comentarios:

Publicar un comentario